XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agur, Urtezar! (1988)

1

Agur, Urtezar, milla beatzireun
ta larogei ta zortziko,
zure oroitzak gorde nai ditut
nik biar edo etziko.

Danera jota urte bapoa
ziñan nere iritziko,
alde kaxkarrak baziñun baiña
etzaitut gaizki utziko.

2

Egin dituzun onengatikan
milla esker, Urte Zarra,
mesede asko jaso degula
dago aitortu bearra.

Pake-bidean naizta ez artu
guk nai aiñako indarra,
obea izan zindezken baiña
etziñan zearo txarra.

3

Euskadin ere gertatu dira
ezbear da zorigaitzak,
batzuk berezko eta besteak
gorrotoaren emaitzak.

Sendi batzuek ikuitu ditu
eguzki beltzaren printzak,
baiña oriek berekin ditu
mundu ontako bizitzak.